Pakete bidalketa Donejakue Bidean 

 

   Bidali zure paketeak CORREOSek Donejakue Bidean dituen ehun bulego baino gehiagoetatik edo “Bidearen Denda Adiskideetako” batetik, edozein ordutan paketeak bidaltzeko aukera ematen dizun denda eta ostatu saretik. Zerbitzu horrek, zure ekipajean daramatzazun eta dagoeneko behar ez dituzun gauzak bidaltzeko, oroigarriak, produktu tipikoak… erosteko aukera emango dizu, gainean eraman beharraz arduratu gabe.

PAKETE BIDALKETA CORREOSEKO BULEGOETAN. CORREOSeko edozein bulegotan bilgarriak erosi eta nazio barruko zein nazioarteko paketeak bidali ahal izango dituzu. Bertan pakete mota aukeratu ahal izango duzu, zure beharretara ondoen egokitzen diren entrega epeekin eta ezaugarriekin. Horien artean dago PAQ PEREGRINO izenekoa, erromesen beharretara egokitutako paketea. Hemen kontsulta ditzakezu prezioak eta ezaugarriak.

 

 

 

 

PAKETE BIDALKETA “DENDA ADISKIDEETATIK”. CORREOSen “DENDA ADISKIDEAK” Donejakue Bidean 100 establezimendu baino gehiago dira (dendak, aterpetxeak, hotelak…). Gure bilgarriak dituzte, eta paketeak jasotzeko zerbitzuak adostu ditugu beraiekin. Horrela, bertatik zuzenean egin ahal izango dituzu bidalketak, gure bulegoetara hurbildu eta horien ordutegiak zaindu beharrik gabe.

 

 

 

HEMEN kontsulta dezakezu gure Denda Adiskideen zerrenda. Bertan, horrelako bidalketetarako diseinatuta dauden gure kutxetako bat eskatu ahal izango duzu. Kutxa daukazunean, bidali nahi duzuna bertan sartu, itxi eta jomugako helbidea eta bidaltzailea idatzi beharko dituzu. Denda berean zenbaki bat duen orria emango dizute, zure bidalketaren jarraipena egin ahal dezazun. Correosen arduratuko gara jasotzeaz eta zuk adierazitako lekura eramateaz.

Zerbitzu berri horrek, dagoeneko erabili behar ez duzun arropa bidaltzeko edo, besterik gabe, motxilaren pisua arintzeko aukera emango dizu aterpetxean bertan, gure bilgarriekin zure etxera edo Donejakuera zuzenean bidaliz. Horrez gain, produktu tipikoak, opariak edo oroigarriak erosi eta gainean eraman eta irekita egongo den posta bulegoa bilatzen ibili behar gabe bidali ahal izango dituzu.

 

Gure “Denda Adiskideak” berehala ezagutuko dituzu, identifikazio itsasgarri hau baitute:

 

 

  Eta establezimendu bat baldin badaukazu, denda, aterpetxea, hotela, ostatua… eta gure “Denda Adiskide” taldeko kide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan elcamino@correos.com helbide elektronikoaren bitartez.

 

     Bideo honetan ikusi ahal izango duzu nola funtzionatzen duen paketeak gure DENDA ADISKIDEETATIK bidaltzeko zerbitzuak eta Correosek Biderako dituen gainerako zerbitzuek: