Motxilen garraioa Donejakue Bideko etapen artean

 

  CORREOSen motxilak, maletak eta ekipajeak garraiatzen ditugu Donejakue Bideko ostatu batetik bestera, pisurik gabe oinez joateko eta ibilbideez eta etapez ahalik eta gehien gozatzeko.   

 

 

 

Bidea motxilarik gabe egitea erabakitzen baduzu, etapak gainean pisu gehiegi eraman behar gabe betetzeko, edo karga ditzakezunak baino gauza gehiago eraman ahal izateko, CORREOSen zure motxila edo maleta egunero garraiatzeaz arduratuko gara (baita igandeetan eta jaiegunetan ere), etapaz etapa, zuk adierazitako aterpetxeetara, ostatuetara edo hoteletara.

Gure PAQ MOCHILArekin gu arduratuko gara goizean zure ekipajeaz, adierazten diguzun ostatuan, eta zure hurrengo aterpetxera, ostatura edo hotelera eramango dizugu egun bereko eguerdiko 14:30ak baino lehen, zure etaparen amaieran zain izan dezazun. Etapa arteko motxila garraio zerbitzu hori, Bide frantsesean  Orreagatik, Bide portugesean Tuitik, Antzinako Bidean  Oviedotik, Iparraldeko bidean  Llanesetik (Gijondik edo Avilesetik), Bide ingelesean  Ferroletik, Sanabriako bidean  A Gudiñatik eta   Fisterrara eta Muxiara doan Bidean eskaintzen dugu.

Bide horietan guztietan motxilak eta maletak garraiatzeko zerbitzua apirilaren 1etik urriaren 31ra eskaintzen dugu, eta O Cebreirotik Compostelako Donejakuera urte osoan (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik).

 

Nola funtzionatzen du Paq Mochilak? Ba oso modu errazean! 

 

 CORREOSen PAQ MOCHILA oso 3 modu errazetan erreserba dezakezu: online, mezu elektronikoz edo telefonoz.

 

  • Erosoena ERRESERBA ONLINE EGITEA da . Horrela, une horretatik bertatik, zure ekipajea garraiatzeko behar dugun informazio guztia eman ahal izango diguzu. Gutxienez, zein Bide egin behar duzun, zein egunetan, zenbat etapa kontratatu nahi dituzun eta zein den zure lehenengo ostatua jakin behar dugu. Horrela, dena antolatuta utziko zenuke, erreserbatuta eta zerbitzua ordainduta (ordainketa txartelekin edo Paypal bidez). Horrez gain zure Bidean gaua igaroko duzun ostatu guztiak ezagutzen badituzu eta guri jakinarazten badizkiguzu leku aldaketa guztiak antolatuta utziko dituzu. Oraindik ezagutzen ez badituzu, ez arduratu, beranduago jakinarazi ahal izango dizkiguzu, baita Bidea egiten ari zaren bitartean ere, baina beti ere garraioa egin behar den egunaren bezperako gaueko 21:00ak baino lehen. Erreserba amaitzean mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, zure erreserbaren datu guztiekin eta aldaketak egiteko beharko duzun sarbide gakoarekin.

 

Online erreserbak 

 

  • Horrez gain, mezu elektronikoa bidal diezagukezu paqmochila@correos.com helbidera edo WhatsApp bat bidali edo deitu +34 683 44 00 22 telefono zenbakira. Zure motxilaren garraioa egitea nahi duzun egunak eta etapak adierazi beharko dizkiguzu eta, ondoren, erreserbarako eta ordainketarako emango dizkizugun jarraibideak jarraitu (ordainketa zuzena edo banku transferentzia bitartez).

 

 

Gure PAQ MOCHILA etapa bakoitzeko 4 eurotik aurrera kontrata dezakezu, 5 etapa edo gehiago kontratatuz gero*   (jasotzea eta entrega aukeratutako ostatuan)                                                                                        
Zerbitzua etapa solteren baterako kontratatzeko aukera ere badaukazu. Horrela eginez gero, prezioa 5 eurokoa izango da etapa bakoitzeko* 

* 20 kg-tik gorakoa izango ez den fardel bakarra garraiatzeko prezioa, 25 kilometro baino gutxiagoko etapetarako. Bizikletan egiten diren etapetarako, gehieneko ibilbidea egun bakoitzeko 90 kilometrokoa izango da.  

 

 

Zure erreserba egin ondoren, CORREOSen martxan jarriko gara.

                               

 

  1. Zure Bidea hasten duzun egunean gu prest egongo gara jadanik zuk adierazi diguzun lekura zure motxilaren edo maletaren bila joateko. Horrela, zuk egin behar dugun gauza bakarra, altxatu eta zure ekipajea goizeko 08:00ak baino lehen harreran uztea izango da, oinez hasi aurretik. Lehenengo egunean gure Paq Mochila gutun-azala eskegi beharko duzu zure motxilan edo maletan, identifika dezagun. Gutun-azalak ostatuetan aurkituko dituzu, eta hemendik ere jaitsi ditzakezu. Gure postariek bila joango dira eta jarraipen kodea duen etiketa jarriko diote, gainerako egunetan ere garraioa egiten jarraitzeko.
  2. Zu kargarik gabe oinez zoazen bitartean, postariak arduratuko dira motxila edo maleta adierazi diguzun hurrengo ostatura garraiatzeaz, eguerdiko 14:30ak baino lehen, etapa amaitzean zure gauzak bertan izan ditzazun. 


 

Edozein galdera edo zalantza  argitzeko, OHIKO GALDERA hauek irakur ditzakezu, eta goizeko 08:30etik gaueko 21:00etara  paqmochila@correos.com helbide elektronikoan edo +34 683 44 00 22 telefono zenbakian (baita WhatsAppez ere) aurkituko gaituzu.

 

 


    Hemen bideo bat daukazu, gure Paq Mochilak eta Donejakue Bidea egiten duten erromesentzat ditugun gainerako zerbitzuek nola funtzionatzen duten ikus dezazun. Hor daude, adibidez, gure Paq Peregrino izenekoa, ekipajeak eta maletak zure etxera edo Bidean dagoen Correoseko edozein bulegora bidaltzeko aukera emango dizuna, heltzean bertan jasotzeko, eta baita Kontsigna Donejakuen zerbitzua ere, gauzak bertan utzi eta Katedralera sartu ahal zaitezen.