Kontsigna Compostelako Donejakuen

 

Donejakueko CORREOSeko bulegoan KONTSIGNA bat aurkituko duzu, motxilak, maletak, bizikletak edo makilak gordetzeko. Horrela, Katedralera sartu ahal izango zara (debekatuta dago motxilekin sartzea), zure Compostelaren bila joan ahal izango zara edo hiria pisu eta kargarik gabe bisitatu ahal izango duzu. Fisterrara jarraitzen baduzu ere erabilgarri izango zaizu zure gauzak uzteko.


 Rúa do Franco kaleko, 4an, Obradoiroko plazatik 2 minutura, dagoen gure posta bulegoan, motxilak, maletak, makilak edo bizikletak gordetzeko kontsigna zerbitzua daukagu.

Obradoiro plazara iritsi ondoren, zure gauzak uztera hurbil zaitezke, Katedralera sartzeko, debekatuta baitago motxilekin sartzea, eta baita gainean pisurik eraman behar barik hiriaz gozatu nahi baduzu ere.  

 

Bulegoa erdigunean dago, hirian mugimendu gehien duen kaleetako batean, Galiziako plazatik (aireporturako autobusak hartzen diren lekua) oso gertu eta tren geltokitik 8 minutura oinez. 

 

Bidea Fisterrara jarraitu behar baduzu edo Galiziatik ibilalditxoren bat egin behar baduzu ere kontsignan utzi dezakezu zure motxila, maleta edo poltsaren bat. Itzuli arte gordeko dizugu. 

 

 

GURE KONTSIGNA ZERBITZUAREN ORDUTEGIA ez da bera neguko eta udaberri/udako denboraldietan.

 

Aste Santutik urriaren 31ra, astelehenetik larunbatetara 08:30etik 20:30era zabaltzen dugu, eta igande eta jaiegunetan 08:30etik 19:00etara.
Azaroaren 1etik Aste Santura, astelehenetik ostiraletara 08:30etik 20:30era zabaltzen dugu, eta larunbatetan 08:30etik 13:00etara.

 

Prezioak hauek dira:

  1. Motxila edo maleta: 2 euro/egunean
  2. Bizikleta: 3 euro/egunean
  3. Makila edo bordoia: euro bat/ egunean                                   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kontsigna zerbitzuaz gain, Rúa do Franco kalean daukagun erromesaren arretarako puntuan, motxila, bizikleta edo makila bueltan bidali ahal izango dituzu, zigiluak, postalak… erosi, paketeak bidali edo Paq Mochila kontratatu Fisterraraino jarraitu nahi baduzu. Bideo honetan gure Kontsigna eta Donejakue Bidea egiten duten erromesentzako gainerako zerbitzuak ikus ditzakezu.