Logo el camino con correos
Logo el camino con correos

          Correoseko Bulegoak Donejakue Bidean

 

CORREOSek horiz beteko du Donejakue Bidea! Bide guztietan zehar gure posta bulegoak aurkituko dituzu, eta horietan bidera ditzakezu zure ibilbidean izan ditzakezun beharretako asko, gure Paq MochilaPaq Bici edo Paq Peregrino kontrata ditzakezu, zure postalak bidali eta baita zure Egiaztagutuna zigilatu edo gure egiaztagutun filatelikoa erosi ere. Zerbitzu horiek guztiak, Katedraletik 2 minutura dagoen Rúa do Franco kaleko Erromesaren Arretarako Posta Bulegoan ere izango dituzu, Kontsignarekin batera.

 

 

                                       

 

 

   2.300 posta bulego baino gehiago ditugu Espainia osoan, horietatik 150 Bideetan zehar, sortzen zaizkizun beharrak bidera ditzazun. Bidea hasten duzun edozein udalerritan, Bartzelonan, Donostian, Oviedon, Sevillan… Posta Bulego bat izango duzu zure esku.

 

  1.  Espainiara hegazkinez heltzen bazara, Madrilgo aireportura, zure ekipajea zuzenean bidal dezakezu Donejakueko bulegora, Bidea amaitzean jasotzeko, Barajaseko aireportuan daukagun posta bulegotik. 1. terminalean aurki dezakezu, Iritsieren atarian. 
    Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era eta larunbatetan 09:30etik 13:00etara.​
  2.  Madrilgo Chamartín tren geltokian ere badaukagu posta bulegoa. Eta baita 08:30etik 20:30era etengabe zabalik dauden hainbat bulego, hirian zehar.
  3. Bidea Donibane Garazin edo Orreagan hasten baduzu, gure bulegoa Auritzen aurkituko duzu, Orreagatik 2,5 kilometrora. Zure motxila astuna bada, bertatik etxera bidal dezakezu soberan daukazun guztia, eta baita egunero zure ekipajea etapaz-etapa garraiatzeko dugun zerbitzuari buruzko informazioa eskatu ere. 

                                
    Apirilaren 1etik urriaren 31ra astelehenetik larunbatera 08:30etik 09:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era.
    Urteko gainerako egunetan: astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etik 09:30era

  4. Gera zaitez Leonen, San Frantziskoko Lorategietan dugun bulegoan, Alejandro de la Sota arkitekto ezagunaren lana. Bertan, beharrezkoak izan daitezkeen gauzak dituen erromesaren denda aurkituko duzu. 

    Astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era eta larunbatetan 9:30etik 13:00etara.

  5. Sarrian posta bulegoa urte osoan dago zabalik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era eta larunbatetan 9:30etik 13:00etara. 
  6. Compostelako Donejakuen dagoeneko, Erromesaren Arretarako bi Posta Bulego ditugu. Bat, Katedraletik 2 minutura dagoen Rúa do Franco 4 kalekoa, kontsigna zerbitzuarekin, zure gauzak uzteko eta Katedralera sartu ahal izateko, ez baitute fardelekin sartzen uzten, eta bestea Erromesaren Bulegoan bertan, Carretas Kalean. Bi bulego horietan Correosek erromesentzako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu: bizikleta bueltan bidaltzea Espainiara eta Europara, paketeak, zigiluak, oroigarriak… edo ekipajeen garraioa, Bidea Fisterraraino jarraitu nahi baduzu. 


    Bulegoa Rúa do Franco kalean:
                         
    Apirilaren 1etik urriaren 31ra, astelehenetik larunbatera 08:30etik 20:30era eta igande eta jaiegunetan 08:30etik 19:00etara.
    Urteko gainerako hilabeteetan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era eta larunbatetan 08:30etik 13:00etara.

    Carretas kaleko bulegoa, Erromesaren Bulegoan:
     
    Apirilaren 1etik urriaren 31ra, astelehenetik larunbatera 08:30etik 20:30era eta igande eta jaiegunetan 08:30etik 14:00etara.

  7. Zure Bidea Fisterraraino jarraitu nahi baduzu, bertan daukagun bulegoak kontsigna zerbitzua du. 

    Ekainaren 1etik irailaren 30era, astelehenetik ostiralera 08:30etik 18:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:00etara dago zabalik. 

    Urteko gainerako hilabeteetan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era eta larunbatetan 09:30etik 13:00etara. 
     

 

 

HEMEN kontsulta dezakezu Bideetan ditugun bulegoen zerrenda, beraien posta helbidearekin eta telefono zenbakiarekin. Guztietan ere atsegin handiz eskainiko dizugu arreta, laguntza emateaz eta Bide On! opatzeaz gain.