Bizikleta bidalketa Donejakue Bidean  

 

  CORREOSen bizikleten garraioa egiten dugu Donejakue Bidean, zure bizikleta Bidera eraman ahal dezazun. Hastera zoazen puntura eramango dugu, eta baita itzuli ere, amaitzen duzunean.

 

Zure bizikleta Correosekin bidali nahi al duzu? Donejakue Bidea egitea erabaki baduzu eta bizikletaz egin nahi baduzu, Correosen laguntza izango duzu Bidea hasi nahi duzun lekura bizikleta eramateko edo amaitzen duzun puntutik bueltan ekartzeko. Bizikletak bidaltzeko PAQ BICICLETA zerbitzuarekin, garraioa egingo dugu egokitutako bilgarriarekin –150 cm luze, 30 cm zabal eta 90 cm altu–, ia desmuntatu ere egin behar ez dezazun. Bidalketak gutxieneko 300 euroko asegurua dauka, eta aseguruaren zenbatekoa handitzeko aukera duzu.

 

 

http://elcaminoconcorreos.com/envio/bicicleta/santiago/Camino.png

                                                                                                           * Kutxaren neurriak: 150 x 30 x 90 cm

1.  BIZIKLETA BIDALTZEA BIDEA HASTEKO:  

 Bidea hasi behar duzun puntura zure bizikleta bidali nahi baduzu, zoaz gure edozein bulegora, Paq Bicicleta eskatzeko. Bulegoan gure bilgarri berezia emango dizute, bizikleta bertan sartu eta bidalketa egin ahal dezazun. www.correos.es gure webgunetik paketearen jarraipena egiteko aukera emango dizun kodea jarriko diogu.

Bidea hasi behar duzun herriko Correoseko bulegora bidal dezakezu (guk dohainik gordeko dizugu bertan 15 egunez) eta zure Bidea Orreagan hasten bada, aterpetxera bidaliko dizugu.

Bidalketa garaiz heltzen dela ziurtatzeko, zure bizikleta hiru edo lau egun baliodun lehenago bidaltzea gomendatzen dizugu. Laguntza behar baduzu edo edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke elcamino@correos.com helbidean.

 

2.  BIZIKLETA BIDALTZEA BIDEA AMAITZEAN:

  Dagoeneko Bidea egin baduzu eta bizikleta Donejakuetik edo Bidea amaitzea erabaki duzun herritik bueltan garraiatu nahi baduzu, bila ezazu gertuen daukazun posta bulegoa eta bertatik itzuliko dizugu.

Compostelako Donejakuen bulego bat daukagu Katedraletik 2 minutura, Rúa do Franco, 4an, beste bat autobus geltokiaren ondoan, Ánxel Casal kalean, eta baita erromesaren arretarako puntu bat ere, zure Compostela jasotzera joan beharko duzun Carretas kaleko Erromesaren Bulegoan bertan.

 

Kontratatu gure PAQ BICICLETA 42,37 eurorengatik (BEZ barne) penintsula barruko bidalketetarako. Prezio horren barruan bilgarri berezia eta, nahi izanez gero handitu ahal izango duzun 300 euroko asegurua sartzen da. 
Bidalketak Orreagako aterpetxera 47,37 eurorengatik (garraioa, bilgarria, asegurua eta BEZ barne).
Bidalketak Balear Uharteetara: 64,25 euro (garraioa, bilgarria, asegurua eta BEZ barne) .Donejakuen dauden gure CORREOSeko bulegoetatik Europako beste herrialde batzuetara ere bidal dezakezu bizikleta bueltan. Hauek dira tarifak:

Bizikletak bidaltzea Portugalera: 60 euro (BEZ barne)

Bizikletak bidaltzea Frantziara: 80 euro (BEZ barne)

Bizikletak bidaltzea Europako beste herrialde batzuetara: 90 euro (BEZ barne)

Kanariar Uharteetatik, Ceutatik eta Melillatik datozen bidalketa guztiek, eta baita Donejakuetik jomuga horietara doazenek ere, inportazio izapideak izan ditzakete.

* Joan-etorriko garraioa bi bidalketa gisa hartuko da kontuan.

Donejakue Bidean bizikletak garraiatzeko zerbitzu horrez gain, bizikleta-erromesa bazara, beste zerbitzu batzuetan ere gure laguntza izan dezakezu: 

 

  • Bidea gainean pisu askorik eraman gabe egin nahi baduzu, gure Paq Mochila kontrata dezakezu, eta zure maleta edo motxila ostatuz ostatu eramango dizugu zuk adierazitako etapatan.
          

 

  • Donejakuera heltzean zure bizikleta non utzi ez badakizu, guk gordeko dizugu.  Gure Kontsigna zerbitzuan utz dezakezu, Rúa do Franco 4an, Obradoiroko plazatik 150 metrora. Bertan gordeko dizkizugu bizikletak eta maletak, Katedralean sartu ahal zaitezen.

 

  • Maleta bat Donejakuera edo Bidea amaitzen duzun lekura bidali nahi baduzu, heltzean bertan edukitzeko, gure Paq Peregrino erabil dezakezu.

 

  • Bidean zehar, gure zigilu-marka bereziarekin zure Erromes Agiria sinatzera edo zure Agiri Filatelikoa eskuratzera ere hurbil zaitezke Correoseko bulegoetara.

 

 

Bideo bat uzten dizugu hemen, gure Paq Bicicletak eta Donejakue Bidea egiten duten gainerako erromesei zuzenduta ditugun gainerako zerbitzuek nola funtzionatzen duten ikus dezazun.