Logo el camino con correos
Logo el camino con correos

     Eraman ezazu gure Aldez aurreko ordainketa Txartela Donejakue Bidera   

 

   Bidera ardurarik gabe joan eta esperientziaz ahalik eta gehien gozatu nahi baduzu, gure Correos PrepagoMasterCard® txartela eska dezakezu

 

     

 Gure aldez aurreko ordainketa txartelak, MasterCard® onartzen duten establezimendu guztietan (ia Espainiako guztiak) ordaintzeko, Internetez erosteko, edo kutxazainetatik dirua ateratzeko aukera emango dizu. Beste txartel batzuekin duen aldea, ez dagoela ezein kontu korrontera lotuta da, eta, ondorioz, ezin izango duzu gastatu bertan kargatu duzuna baino diru gehiago.

 

 

   Nahi duzun guztietan kargatu ahal izango duzu, saldoa agortu ahala, Correosen Espainiako edozein bulegotan, eta baita zure banku txartel batetik transferentzia eginez, webgunearen bitartez. Horrez gain, Correosen aldez aurreko ordainketa txartelen artean transferentziak egiteko aukera ematen dizu.

    Aukera horrekin gainean esku-diru askorik eta ohiko banku txartelik eraman behar barik egin ahal izango duzu Donejakue Bidea. Ez baduzu saldo guztia gastatzen, Espainian edo MasterCard® onartzen duten mundu osoko beste herrialde batzuetan erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.

 

  Correos Prepago MasterCard® txartelak, zuk aukeratuko duzun segurtasun pin batekin funtzionatzen du. Galduz gero, beste edozein txartel bezala blokea daiteke, eta dirua txartel berri batean berreskuratu. Horrez gain, gure APPa jaitsi dezakezu App Storetik edo Google Playtik horrela zure txartela azkar eta eroso kudeatzeko, saldoa kontsultatzeko, txartela birkargatzeko edo txartela blokeatzeko eta desblokeatzeko mugikorretik, zuk nahi duzunean, klik bakar baten bitartez.

 

   Txartel hau Correoseko edozein bulegotan eska dezakezu. Berehala emango dizute, 6 euro ordainduta. Hortik aurrera nahi duzun diruarekin kargatu ahal izango duzu, eta Bidean edo beste edozein unetan edo tokitan erabili. Correos Prepago webgunean ere eska dezakezu. Bertan baldintza guztiak eta informazio osoa irakur ditzakezu.